ALOKABIDE GUNEA


 

 

 

 

 

 

 

 Kontratuaren ezaugarri orokorrak  

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
     
 
 

Bigarren eta hirugarren klausulak

Errentamendu-kontratuak urte betekoak dira. Kontratuak urtez urte berrituko dira bost urte bete arte, gehienez ere. Horrela dago ezarrita Hiri Errentamenduen legean.

Errentariak/maizterrak bertan behera utz dezake kontratua berritzea. Horretarako, kontratua luzatzea dagokion data baino 30 egun lehenago jakinarazi beharko du. Jakinarazpena idatziz egin beharko dio dena delako probintziari dagokion Bezeroaren Arretarako Bulegoari.

Kontratua edozein unetan ere eten ahal izango da, aldez aurretik eta beti ere bi hilabete lehenago horren berri emanez gero. Kasu honetan ere idatziz jakinarazi beharko zaio Bezeroaren Arretarako Bulegoari.

 

 

 
         
 

Lege informazioa