KONTRATUARI UKO EGITEKO EPE MAXIMOA
Alokatze-kontratuari uko egin eta etxebizitza utz dezakezu,
ALOKABIDEri 2 hilabete lehenago jakinarazten badiozu.
Epe horretan, etxebizitza zein egoeratan dagoen aztertuko
dugu. 2 hilabete horiek igaro ondoren, etxebizitza, baldintza
egokitan itzuli beharko diguzu, giltzak, zure lurralde
historikoko Bezeroaren Arretarako bulegoetan utziz.
KONTRATUA AMAITZEKO ARRAZOIAK
- Errenta, fidantza edo eguneratzea ez ordaintzea.
- Etxebizitzan bizitzeko zenbait arau ez betetzea.
- Etxebizitza hirugarren pertsonei lagatzea edo, etxebizitza
osoa edo zati bat (garajea eta trastelekua barne) beste
norbaiti alokatzea.
- Udal-ordenantzetan jasotako debekuak ez errespetatzea.
- Maizterraren beste edozein obligazio ez betetzea.