ALOKABIDE
sozietatea, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
Sailaren alokatze-operadorea da.
Bere jarduera bere etxebizitzen parkea osatzen
oinarritu da. Etxebizitza horiek, VIVESA sustatzaile publikoari
eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako sustatzaile pribatuei
erosten dizkie, eta erositako sustapen bakoitzaren kudeaketa integralera
zuzendutako lana egiten du.
Bere eginkizunen artean beste hainbat arlo jorratzen
ditu. Bizigune Programan, Kudeatzeko administrazio-lanak egiten
ditu, eta aurki, Etxebizitza Sailaren etxebizitzen parkea kudeatu
eta udalen etxebizitzak eraginkor bihurtu nahi dituzten udalekin
elkarlanean jardungo du.
|