Errentatutako finka aldatu, hobetu edo
eraberrituko duen obraren bat egin nahi izanez gero, aldez
aurretik Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza egokiaren baimena
eta ALOKABIDE, S.A.rena lortu behar dituzte.
Obrek bat etorri beharko dute aplikatu beharreko ordenantza
teknikoekin eta eraikuntza arauekin.
ALOKABIDERI edo haren mandatudunei nahi duten guztietan
utzi behar zaie finkan sartzen, higiezinaren segurtasuna
edo osasungarritasuna ukitzen duten inguruabarrak ikuskatzera
edo begiztatzera, edo istripuen, ur isuri edo ihesen eta
antzeko edo ezbeharren ondoriozko konponketak egitera.
Halaber, ALOKABIDERI edo haren mandatudunei aldian-aldian
finkan sartzen utzi behar zaie bertako barrundegi guztiak
ongi erabiltzen diren eta behar bezala zainduta dauden
ikuskatzera.
Errentariak hartu duenean bezala eduki behar du dena
bertatik irten arte, eta bere kargura izango da etxebizitzako
hodiak eta hustubideak artatzea eta haien buxadurak konpontzea
eta argien instalazioen, entxufeen, pertsianen, osasun
aparatuen, iturrien, giltzen eta gainerako balbulen, pinturaren
eta apainduraren, leihoen eta ateen hondamen edo matxuren
konponketa. Errentariak hartu bezala utzi beharko ditu
etxebizitza, trastelekua eta garajea.
Nolanahi ere, eraberritze lanen bat egiteko ALOKABIDE
S.A.ren baimena lortzeko, sar zaitez eta bete ezazu BAIMENA
ESKATZEKO INPRIMAKIA. Bete ondoren, eraman ezazu zure
probintziari dagokion Bezeroaren Arretarako Bulegora.