Bederatzigarren
klausula
Etxebizitza okupatzea: Errentariak etxebizitza
okupatu behar du errentamendu-kontratua izenpetu eta hilabeteko
epean eta ohiko etxebizitza iraunkorra izango da.
Etxebizitza ondo zaindu behar du errentariak
eta ohiko erabileraren ondoriozko konponketak eta berak
eragindako matxurak errentariaren konturakoak izango dira.
Komunitateak ezarritako arauak bete beharko
ditu, baita zaratei, usainei eta auzotarren arteko harremanei
buruzko lege-araudiek ezarritakoak ere.
Errentariak
udaleko erroldatze-ziurtagiria eman beharko dio Alokabideri.
|