ALOKABIDE GUNEA


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Biderapen administratiboak  

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
     
 
 
 

Alokatze-kontratuko 5. klausulan adierazi bezala, kontratu-urte bakoitzaren amaieran errenta aztertuko dute.

Dena den, alokatze-kontratua, hau izenpetu zenuen datan berraztertu beharko litzateke; horregatik, errenta berria, data horren hurrengo hilabetetik aurrera aplikatu beharko litzateke.

Hori hala gertatzeko, lehendabizi, gutun ziurtatuaren bidez, kopurua kalkulatzeko behar dugun dokumentazioa eskatuko genizuke:

- Errenta-aitorpena aurkeztuz gero:

  • NAN fotokopia.
  • Azken zerga-ekitaldiko errentaren aitorpenaren fotokopia.
  • Datuak eskatzeko baimena sinatua (igorriko dizugun gutunean erantsiko dugu)
  • Bizikidetza Unitateko kide-kopuruaren aitorpen sinatua (igorriko dizugun gutunean erantsiko dugu)

- Errenta-aitorpena aurkezteko obligazioa ez baduzu:

  • NAN fotokopia
  • Azken zerga-ekitaldian lan egin duzun enpresako edo enpresetako 10-T eredua izeneko sarreren ziurtagiriaren fotokopia.
  • Aitorpena aurkezteko obligazioa ez duzula adierazten duen ziurtagiria (Ogasunak halakorik eman badezake).
  • Azken zerga-ekitaldi itxian jasotako pentsio edo laguntzen ziurtagiria.
  • Datuak eskatzeko baimena sinatua (igorriko dizugun gutunean erantsiko dugu)
  • Bizikidetza Unitateko kide-kopuruaren aitorpen sinatua (igorriko dizugun gutunean erantsiko dugu).

Dokumentazioa bildu ondoren, errenta berria kalkulatuko genuke. Informazio pertsonalizatua nahi baduzu jar zaitez harremanetan gurekin.