ALOKABIDE GUNEA


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Kontratuaren ezaugarri orokorrak  

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
     
 
 
Errenta, errentamendu-kontratua egin zeneko egunean indarrean zegoen legediaren arabera kalkulatuko da.
Errenta nola ordaindu

Errentariak/maizterrak emandako bankuko kontuan helbideratutako ordainagiriarekin ordainduko da errenta.

Hilero pasatuko da ordainagiria, hilaren 5ean, hain zuen.

Hilabetea amaitu aurretik ordaintzen da errenta, hau da, hilaren 5ean ordaintzen dena da hil horretako errenta.

Errentariak/maizterrak errenta ordaintzeko kontuaren zenbakia aldatu ahal izango du, hilaren 25a baino lehen. Idatziz eman beharko du horren berri Bezeroaren Arretarako Bulegoetan.

Bankuko helbideratze eredua PDF formatoan


Errenta berrikusi

Errenta berrikusi egiten da kontratu urtearen amaieran eta bi gauza izaten dira kontuan:

Babes ofizialeko etxebizitza sozialen indarreko prezioa eguneratze unean.

Errentarien haztatutako diru-sarrera berriak, itxitako azken zerga-ekitaldiaren arabera.

Errenta eguneratzeko beharrezkoak diren agiri guztiak emango dizkio errentariak Alokabideri (hamaikagarren klausula) eta baimena emango dio Alokabideri, hala behar izanez gero, erakunde eta instituzioei beharrezkoak diren agiriak eskatzeko.

 

 

 

 
         
 

Lege informazioa