UDALETXEEN GUNEA



 

 

 

 

 

 

 

 

 Sarrera

 

 
 
     
 
     
 
 
     
 
 


ALOKABIDEren plan estrategikoan aurreikusita dago errentako etxebizitzak kudeatzeko egitura berriak eta esperientzia eskaintzea Autonomia Erkidegoko udalei.

Udal batzuk gaur egun etxebizitza multzoaren jabe dira eta, era bateko edo besteko arrazoiengatik, lanak izaten dituzte kudeatzeko.

Beste udal batzuek berriz, ez dute gaur egun beren etxe-multzorik, eta etxebizitza-kopuru jakin bat sustatu nahiko lukete, herrian erroldatutakoen etxe-beharrak betetzeko, baina ez dute aurrerapausorik egiten beldurtu egiten dituzte-eta nola kudeatu ez jakiteak eta eguneroko kudeaketak sortzen dituen buruhausteek.

Bai batzuentzat bai besteentzat tresna egokia da ALOKABIDE udalei beren etxebizitzak kudeatzen laguntzeko, batetik, babeseko etxeak kalitatez kudeatzen esperientzia duelako eta, bestetik, baltzu erdi publikoa delako.

Kalitatea, ganora, segurtasuna eta konfiantza: horra akuratzeaz arduratzen den sozietatearen zerbitzuko oinarriak, baita Udalaren eta ALOKABIDEren arteko harremanaren oinarriak ere.
 
 
     
 

Lege informazioa