Alokabideren
helburua da Eusko Jaurlaritzaren alokairu-politikarako
tresna nagusia izatea. Horretarako, Euskal Autonomia
Erkidegoko alokairuko etxebizitzaren parke sendoena kudeatu behar
du.
Alokabidek giza egitura eta baliabide materialak
jardueraren beharretara egokituko ditu. Asmo horrekin, kalitatea,
prebentzioa eta ingurumena kudeatzeko sistema integratua
diseinatu eta ezarriko du.
Era berean, arreta berezia jarriko du kobrantzak kudeatzeko
eta etxebizitzak eta eraikinak mantentzeko prozesuetan,
bietan eraginkortasuna lortzearren.
Bezero errentarien ahalik eta atsegin handiena
lortzea dugu helburu, kontu berezia jarrita egindako zerbitzuan
eta arretan, etxebizitzen kalitatean, horiek mantentzean eta emandako
informazioaren kalitatean; atxikipen, partaidetza eta erantzukizuneko
sentimendua barneratuko duten moduan.
Azkenik, Alokabide osatzen duten pertsonak ahalik eta
ondoen geratzea lortzea dugu helburu. Horretarako, haien
garapen pertsonala eta profesionala, eta enpresaren izaera sozialean
parte hartzea bultzatzen dugu.
|