HASIERA
 Helburuak
 

 

 
 

 
a) Etxebizitzak sustatu eta birgaitzea, hasiera batean behintzat, alokatzeko, baina errentariei edo, halakorik ezean, hirugarrenei eskualdatzeko aukera baztertu gabe.

b) Sustatutako etxebizitzekin lotutako edonolako obra, azterlan, proiektu eta mantentze-lanak esleitu eta kontratatzea.

c) Etxebizitzak eraikitzeko erabiliko diren lursailen urbanizazioarekin edota etxebizitzak eta industriako edo negozioetarako lokalak birgaitzearekin lotutako edonolako obra, azterlan, proiektu eta mantentze-lanak esleitu eta kontratatzea, baldin eta ondoren a) idatz-zatian zehaztutako eran ustiatzekoak badira.

d) Mota orotako ondasun higiezinak erosi eta saltzea, eta horien gainean, aurreko puntuetan zehaztutako helburu eta jardueretarako beharrezko edo egoki dena eraikitzea.

e) Hirugarrenei laguntza teknikorako prestazioak ordaintzea, eta zerbitzu teknikoak, ekonomikoak, industria-arlokoak, merkataritza-arlokoak, komisio-zerbitzuak eta sozietatearen izaerari eta jarduerari lotutako beste guztiak egitea.

f) Alokairu araubideko etxebizitzak kudeatzea.

g) “ALOKABIDE , S.A.” sozietate publikoa tresna gisako bitarteko propio eta zerbitzu tekniko da, Jaurlaritzarentzat, kapital sozialaren zati bat duten erakundeentzat, eta erakunde autonomiadun eta haien mendeko gainerako ente publikoentzat.

         
 
Lege informazioa