ZERTAZ
ARDURATZEN DA ALOKABIDE?
Alokabide SA alokairu-sozietatea da, Bizigune programan bildutako
etxebizitzetan gertatzen diren gorabeherak eta ez-ordaintzeak
kudeatzeaz arduratzen dena, maizterrarekin egindako errentamendu-kontratua
indarrean den bitartean.
ALOKAIRUAREN
ONURAK BIZIGUNE PROGRAMAN:
Etxebizitza horietako bat eskuratu ahal izateko, Etxebideren erregistroan
jasota egon behar da, eta etxebizitza hutsa alokatzeko programan
parte hartu nahi dela adierazi behar izan da eskaeran.
Etxebizitza horietako bat esleitzeak onura hauek dakartza:
• Etxebiden eskatutako udalerrian batzuetan etxebizitza
duina eskuratzea.
• Bidezko hileko errenta ordaintzea, pertsona edo bizikidetza-unitate
esleipendunaren diru-sarreren araberakoa: ordaindu beharreko errenta
ez da inoiz pertsonaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarreren
% 30etik gorakoa izango.
• Etxebideren erregistroan jarraitzea, babes ofizialeko
etxebizitzak erosteko eta etxebizitza sozialak alokatzeko aukerei
dagokienez.
ZEIN GASTU ORDAINTZEN DITU ERRENTARIAK?
Errentaria, errentaz gain, ordainagiri helbideratuaren bidez,
etxebizitzaren mantentzea eta hornidurak (ura, elektrizitatea,
gasa, telefonoa, etab.) ordaintzeaz arduratzen da.
Errentariak ez ditu ordainduko etxebizitza horren komunitate-gastuak
ez eta Ondasun Higiezinen Zerga ere. Salbuespenak izango dira
uren gastuak eta, balego, berokuntza zentralarenak
ETXEBIZITZAN ERABERRITZE LANAK EGIN AHAL DAITEZKE?
Errentariak ezin du inolako eraberritze lanik egin etxebizitzan
VISESA sozietate ahalordedun edo gozamendunak beren beregi baimena
ematen ez badu. VISESA jarriko da harremanetan jabeekin hauen
baimena eskatzen duten gorabeherak kudeatzeko.
KONTRATUA AMAITZEKO ARRAZOIAK
Errentariak
etxebizitza baten jabe izatea, babes ofizialeko arautegiaren arabera
onuradun izateko ezinbestekoa baita etxebizitzarik ez edukitzea.
Etxebizitzan
bizitzea adjudikaziodun den elkarbizitza-unitatekoa ez den pertsonaren
bat.
Errenta
edo, halakorik balego, errentariari dagokion edo bere gain hartu
duen beste edozein kopuru ez ordaintzea.
Fidantza
ez ordaintzea.
Etxebizitza
besteri errentan ematea edo lagatzea, zazpigarren klausulan ezarri
den bezala.
Finkari
kalte egitea edo, baimena behar denean, VISESAk baimendu gabeko
obrak egitea.
Urtean,
ondoz ondoko bi hiletan etxebizitzan inor ez bizitzea, edo errentariak
etxebizitza etengabe bizitzeko ez erabiltzea.
Etxebizitzan
etxe-abereak edukitzea.
VISESAri
errenta eguneratzeko BEHAR DIREN AGIRIAK eguneratze-eguna baino
bi hilabete lehenago ez aurkeztea.
VISESAri
etxebizitza IKUSKATZEA eragoztea, seigarren klausulan adierazi
den bezala.
Hiri
Errentamenduen Legeko 27. artikuluan ezarritako gainerako legezko
arrazoiak. |