![]() |
![]() |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| BIZIGUNE GUNEA | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
Jabearentzat informazioa |
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
Badakigu
etxebizitza duina eskuratzea arazo nagusia dela euskal herritar askorentzat,
eta, bereziki, bere kabuz bizi nahi duten gazteenentzat. Egun, Euskadin
eraikitzen diren ehun etxebizitzako, hogeita hemezortzi babes ofizialekoak
dira. Hala eta guztiz ere, ez dira nahikoak. Horregatik abiarazi dugu
Bizigune programa. Etxebizitza hutsak alokatu eta horiek gehien behar
dituztenen eskura jartzen ditugu. Ekimen aitzindaria eta aurrerakoia
da, konpromisoan eta solidaritatean oinarritutakoa. Gure ustez inork
ez du etxebizitza hutsik uzteko eskubidea, jende askok bizitokirik ez
duen bitartean. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Etxebizitza
hutsen bat baduzu, Eusko Jaurlaritzak honako hau ziurtatzen dizu:
-
Hura 5 urtez alokatzea. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizigune
programa duela bi urte jarri zen abian, eta arrakasta handia lortu du.
Orain artean, etxebizitza hutsen 2.000tik gora jaberekin jarri gara
harremanetan; eta horiek guztiek, azkenean, helburu sozial bat beteko
dute, hots: merkatu librean sartzeko baliabiderik ez dutenei bizileku
bat eskaintzea. Bide zuzenetik ari gara aurrera egiten, baina alokatzeko
etxebizitza huts gehiago behar dugu oraindik. Bidezkoa al da etxebizitza
bat itxita edukitzea (eta sarritan utzita), 69.000tik gora lagunek,
etxebizitza-eske, Etxebiden izena emanda dutenean? |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gero
eta Babes Ofizialeko Etxebizitza gehiago ari gara eraikitzen. 2004an
7.000 egin genituen, eta datozen ekitaldietan 10.000 eraiki ahal izatea
espero dugu. Bizigune programak politika horren ildoari jarraitzen dio.
Politika horren helburua da etxebizitzaren arazoa konpontzeko ekarpen
bat egitea, ahalik eta jende gehienari bizilekua eskuratzen lagunduz.
Konpromisoa eta elkartasuna gakoa dira. Eusko Jaurlaritzak hitzartu
duzuen errenta bat ordainduko dizu hutsik duzun etxebizitzaren truke,
eta beste pertsona batek non bizi izango du, hilean batez beste 230
euro ordainduta. Dagoen aldea Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak
ordainduko du. |