HASIERA
 Kaliate - politika
 

 

 
 
 
ALOKABIDEren eginkizun nagusia da, alokairuaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren politikan parte hartzea eta hura garatzea, EAEko babes ofizialeko etxebizitza gehienen alokairua kudeatuz.

ALOKABIDEk kalitatezko zerbitzua eskaini nahi die bezero errentariei. Horretarako, profesional motibatuen eta gogotsuen talde bat dauka, bere lanaren garrantziaz jabetutakoa eta bezero errentarien egoera pertsonalaz arduratzen dena.

Horretarako, ALOKABIDEko Zuzendaritzak Kalitatea, Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Ingurumena Kudeatzeko Sistema Integratua diseinatu eta ezarri du, gure bisioan jasotako helburuak lortzen laguntzeko, hots:

- Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren alokairu-politikarako tresna nagusia izatea eta etxebizitza-kopuru handia kudeatzea.
- Bezero errentarien ahalik eta atsegin handiena lortzea, kontu berezia jarrita egindako zerbitzuan eta arretan, etxebizitzen kalitatean, horien mantentzean eta emandako informazioaren kalitatean; atxikipen, partaidetza eta erantzukizuneko sentimendua barneratuko duten moduan.
- ALOKABIDE osatzen duten pertsonak gustura egotea sustatzea, enpresaren balio nagusia baitira.

Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da ALOKABIDE osatzen duten guztien ahalegina eta inplikazioa, eta Zuzendaritzak bere gain hartu du hori. Horien garapen pertsonala eta profesionala bultzatu behar da, lan-giro atseginean eta talde-lanaren bidez; motibatutako pertsonekin, ALOKABIDEren funtsezko balioak bere egingo dituztenekin. Izan ere, hauek ditugu balio nagusiak: bezeroa orientatzea, portaera etikoa, konpromiso soziala, egokitzapena eta malgutasuna, berrikuntza eta sormena, gardentasuna kudeaketan, konfiantza, errespetua eta laguntza, sinesgarritasuna eta zintzotasuna.

ALOKABIDEko Zuzendaritzak politika horren arabera jokatzeko konpromisoa hartu du, ALOKABIDEren jarduerak berezkoak dituen legezko eta arauzko eskakizunak, eta bere borondatez bere gain hartzen dituenak betetzeko konpromisoa. Betiere ingurumena errespetatuko du, kutsadurari aurrea hartzeko printzipioak aplikatuta; eta pertsonen osasuna eta segurtasuna zainduko du; horretarako, euren lanaren ondoriozko arriskua murriztuko du.
Era berean, Kudeaketa Sistema Integratua garatu eta ezartzeko beharrezko baliabideen eta bitartekoen erabileran buruan izango da, eta horiek bultzatu eta eskura jarriko ditu. Helburua da eraginkortasuna etengabe hobetzea, ALOKABIDEren jarduera etengabe hobetzea. Horretarako, sistema, politika eta helburuak berrikusiko ditu, horiek ALOKABIDEren izaerara eta zerbitzuetarako egokiak eta garrantzitsuak izango direla ziurtatzearren.
Horren guztiaren azken helburua da gure bezeroak, ALOKABIDE osatzen duten pertsonak eta gizarte osoa gero eta gusturago egotea.

 
 
         
 
Lege informazioa