BIZIGUNE GUNEA
  Maizterrarentzat informazioa

 

 
 

 

Errentari/maizter gisa, ohartzen bazara hileren batean zure kontutik errentaren zenbatekoa deskontatu ez dizutela, edota kopuru batzuk ordaintzeko dituzula adierazten duen gutuna jasotzen baduzu, ordaindu ez duzun hileari dagokion kopurua edo gutunean adierazitako zenbatekoa sartu beharko duzu, Visesa titular duen jarraian zehaztutako kontuan:

Diru-sarrera egiteko garaian, aurrezki-kutxako leihatilan arreta egiten dizun pertsonari adierazi behar diozu argiro jaso ditzala errentamendu-kontratuaren titularraren izen-abizenak eta nortasun-agiriaren zenbakia. Bestela, baliteke zure diru-sarrera zure espedientean jasota ez geratzea eta, gure aldetik, ez dagokizun zenbatekoa erreklamatzen jarraitzea.

Diru-sarrera egin ondoren, sarrera horren ziurtagiriaren fotokopia postaz bidali behar diguzu, pertsona honi zuzenduta:
 
Ordaintzeko dauden ordainagirien sarrera beste edozein banku-erakundetan egitea ez da baimenduko. Ziur aski, fidantza sartu zenueneko kontu-zenbakia eskura izango duzu. Kontu-zenbaki hori eta banku-erakunde hori ez dira baliozkoak ordaintzeko dauden kopuruak sartzeko.

Ordaintzeko dauden ordainagiriei buruzko edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan 902 540 522 telefonoan.

Telefono interesgarriak
 
         
 
Lege informazioa