![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| HASIERA | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
Nortzuk gara | |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2000ko
martxoan sortu zenetik, “ALOKABIDE, SA” sozietateak partaide
izan ditu %50ean "Vivienda y Suelo de Euskadi, SA" sozietate
publikoa (VISESA), eta, beste %50ean, Euskadiko hiru aurrezki kutxak
eta Caja Laboral, eta ikuspuntu juridikotik erakundeak izaera pribatua
izan du. Sozietate horrek etxebizitzen parke publikoaren zati handiaren
alokairuak kudeatu ditu, baita bere ondarea diren etxebizitzenak ere. Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat alokairuko etxebizitza publikoa garatzea denez, ezinbestekoa da horretarako tresna eraginkor eta berezitua edukitzea, kudeaketa-eremu publikoa argi eta garbi definituko duena, hain zuzen. Horrexegatik, Eusko Jaurlaritzaren ustetan, ez da komeni horrelako eginkizuna izaera pribatua duen sozietate baten kargu egotea. Hori dela eta, 2011ko martxoaren 29an, Eusko Jaurlaritzak adostu zuen BBK-k, Kutxak, Caja Vitalek eta Caja Laborla.Polpularrek eta Visesak sozietatean zeukaten akzioak eskuratzea, eta modu anonimoan merkataritza-izaeradun sozietate publikoa sortzea, sorreran duen bazkide bakarra Eusko Jaurlaritza izanda. Ondare eragiketa honen bidez, Eusko Jaurlaritza alokairu publikora zuzendutako gizarte laguntzako 2.487 etxebizitzen jabe bakar bihurtu da, eta ALOKABIDE alokairu sozialera zuzendutako 9.409 etxebizitza ditu guztira, bai bere sustapenak, bai kudeatzen dituen bestelako etxebizitzak kontuan hartuta. “ALOKABIDE , S.A.” Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari atxikita dago, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak egingo du finantza-kontrola. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||