![]() |
![]() |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| HASIERA | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
Zertan dihardungun | |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alokabide
SA 2000ko martxoan sortu zen, 2.000 milioi pezetako kapitalarekin. VISESA
sozietate publikoak kapitalaren % 50 jarri zuen. Beste %50a euskal aurrezki-kutxek
jarri zuten, Euskadiko Kutxarekin batera, eta honela banatu zuten ekarpena:
BBK-k % 43, Gipuzkoa Donostia Kutxak % 30,5, Caja Vital Kutxak % 13
eta Euskadiko Kutxak % 13. Orduko Lurralde Antolamendu, Eusko Jaularitzaren
sozietate instrumentala izateko asmoz sortu zen, alokairuaren esparruan
haren etxebizitza-politika garatzearren. 2003. urtean hasi zen Sozietatearen benetako garapena. Urteko gertakari garrantzitsuenak hauek dira: 1. Martxoa eta ekaina bitartean, 2003-2006 Plan Estrategikoa egin zen, eta, uztailean, Administrazio Kontseiluak hura onartu zuen. Plan horretan zehazten dira Sozietatearen proiektuaren oinarrizko ezaugarriak, hots: aldian zehar Visesari erosi beharreko etxebizitzen (horiei lotutako eranskinak barne) sustapenak, alokairuak kudeatzeko eredua, mantentzea kudeatzeko eredua, kudeaketa-eredu integrala… Datu adierazgarri gisa, esan beharra dago aipatutako kontseiluak Visesari hamaika sustapen (1.336 etxebizitza) erostea onartu zuela, 87.000.000 €-tan. 2. Urtean
zehar, Sozietatea finantzatzeko era aztertu eta onartu zuen. Une horretatik
gaur egun arte, sustapen asko eskuratu dira, etxebizitza asko kudeatu
dira eta pertsona asko sartu izan ahal dira etxebizitza batera. 2010-2013
plan zuzentzailean, jaurlaritzak agerian utzi du bere lehentasunetako
bat etxebizitza publikoa garatzea dela; beraz, ezinbestekoa da horretarako
tresna eraginkor eta berezitua edukitzea, kudeaketa-eremu publikoa
argi eta garbi definituko duena, hain zuzen. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||